|
|
Gasteizko Garraio Zentroa Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburuan dago. Euskal Herria,
bere indar industriala dela eta, Europako eta nazioarteko garraio-korronte nagusietako
zentro garrantzitsuenetako bat da.
Munduko ekonomiako sektore nagusi guztiek, hala nola, automobilgintza, siderurgia,
aeronautika edo kontsumo handiko sektoreek, produkzio-plantak dituzte gure ingurunean.
Hori guztiagatik, CTV hornikuntza-salgai fluxu handi baten eta bukatutako produktuen
banaketaren jatorrizko eta helduera puntua da.
Edozein kasutan, gure kokapenari esker (arku atlantikoaren ardatzaren erdi-erdian),
garraioaren bi mailetan posizio ezin hobea dugu salgaien bai jatorrizko bai helduera puntu gisa.
Horregatik, CTVk lagun dezake Europako iparraldeko ohizko salgai-kontzentrazioa eta
ibilgailu-pilaketa ezabatzen, eta ardatz atlantikoan salgaien tratamendurako eta banaketarako
beste aukera bat eskain dezake.
Halaber, aipatzekoa da CTVren kokapena Europako iparraldeko eta hegoaldeko lurraldeen arteko
loturak sortzeko aproposa dela. Gainera, penintsulako ardatz atlantikoko, kantabriar korridoreko
eta penintsularen erdialdeko trafikoek nahitaez igaro behar duten puntu bat da.
|