Zure proiektua aukeratu

Zure inbertsioa aukera ezazu

Aukera ezazu zure kokapena CTVn

Proiekta itzazu zure instalazioak



CTVk garraioarekin, logistikarekin edota salgai-banaketarekin erlazionatutako jarduera guztiak barne har ditzake. Izan ere, pabilioiak eraikitzean dagokion jardueraren alderdi taktiko guztiak zorroztasunez aplikatzen dira.

Operadore logistikoek, zama osoko garraio-agentziek eta biltegi banatzaileek izan ditzakete CTVn neurrira eraikitako tamaina handiko nabe estaliak. Pabilioi horiek fatxada bikoitza dute eta salgaiak kargatzeko eta deskargatzeko bereziki aproposak dira. Pabilioi guztietan altuera ezberdinetako kaiak eraikitzen dira eta arrapala moldagarriak jartzen dira.

Bestalde, zatikako zamaren garraioan eta garraio urgentean diharduten enpresek oso instalazio funtzionalak aurkituko dituzte CTVn, hala nola, zoru goratuak, arrapalak, plataforma jasotzaileak edota hainbat atrakaleku dituzten instalazioak.

Bukatzeko, aduana-agenteek eta garraio-agentziek ere lokal modernoak eta erosoak aurkituko dituzte CTVn (bertara egunero 24 orduz sar daiteke), kanpo-merkataritzan berezitutako enpresa ugari kokaturik dauden ingurune batean.

CTVko pabilioiak eta instalazioak erabiltzeko prest ematen dira; barne hartzen dira eraikuntzaren alderdi guztiak, hala nola, gauzatze- eta jarduera-proiektuak, obra-baimena, obra-zuzendaritza, benetako gauzatzea, okupatze-baimena eta irekitze-baimena.

Zure proiektua, zure gustura, zure neurrira eta zure epean.